Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

LANDAKO GUNEA erabilera anitzeko esparru argi eta moderno gisa aurkezten da. Edukiontzi zeharrargitsu handi bat da, solairu bakarrekoa eta zutaberik gabekoa. Beheko perimetroak irekitze-sistema automatizatua dauka, barnealdera espazio publiko gisa sartu daitekeelarik eta aldameneko plaza handiarekin jarraikortasuna eta erlazioa.

Gainera, ekitaldi-aretoa eta aparkaleku zaindua ditu.

Beraz, balio anitzeko espazio bat da, edozein motako enpresa, kultura edo gizarte-jarduera burutzeko balio duena eta edozein motako gertakariei egokitzen zaiena.