sartu
parking
MARTXOA
+ 2010/03/11. Ardo dastaketa.Europako zenbait toki desberdinetako ardo zuriak dastatuko dira, betiere Done Jakue bidea ardatz nagusitzat hartuta.
+ 2010/03/13. DURANGO ARDO SALTSAN.Hirugarren urtez jarraian, Landako Gunean “Durango Ardo Saltsan” azoka ospatuko da. Aurten ere, ekimenaren helburua da Bizkaitarrei delikatessen elikagaiak eta EAEko, Estatuko eta nazioarteko upategirik garrantzitsuenetako ardoak ezagutaraztea. Horrez gain, bisitariek ardoa, kafea eta olioa dastatzen ikasteko aukera izango dute. Dastamena eta usaina elkartuko dira Durangoko hitzordurik zaporetsuenean. Ardoaz gain, ardoaren eta gastronomiaren hitzordu honetan bestelako produktuak ere aurkeztuko dira, hala nola, olioa, urdaiazpiko iberikoa, ahatea eta haren produktu eratorriak, izokin ketua, kafea eta herrialde ezberdinetatik ekarritako ura. Hori bai, produktu guztiak ezaugarri berberagatik bereizten dira: kalitatea.
Zerbitzuak