Jauzi menua eta edukira joan. Tekla azkarra 1

Nortzuk garen

LANDAKO ERAKUSTAZOKA S.A., (LESA) Durangoko Udalaren elkarte publikoa, 2004.ean sortu zen LANDAKO GUNEA kudeatzeko xedearekin eta Durangoko zein beste herrietako erakunde publiko eta pribatuen jarduera ezberdinak aurrera eramateko zerbitzuak eskaintzeko asmoarekin.

LANDAKO GUNEA-n barruti garbia aurkituko duzu, zutaberik gabekoa, modernoa eta erabilera anitzekoa, instalazio modernoak, aparkaleku zaindua eta modu guztietako ekitaldiak ospatzea ahalbidetzen duen zerbitzu gama zabala, bezeroaren neurrira eginda. Bertako 4.200 m2-tan urtero azokak, kultur eta musika jaialdiak, erakusketak eta kontzertuak egiten dira beste gauza batzuen artean, eta 50.000 pertsona baino gehiagok bisitatzen dute urtean zehar.

Hau guztia kokapen pribilegiatu batean ematen da, Durangon (Bizkaia), Euskal Autonomi Erkidegoaren bihotzean, gainontzeko probintzietatik eta beraien hiriburuetatik kilometro gutxira. Kokapen honek, gainera, interes handiko ondasun historiko-monumentala gordetzeaz gain, paisaia eder eta natural paregabe bat ere eskaintzen du, esate baterako Urkiolako Parke Naturala.


Ekitaldi-aretoaren ezaugarri teknikoak

Landako gunearen ezaugarri teknikoak

Landako etorbidea, nº 6 - Durango (Bizkaia) - Telefono: 94 603 24 30 - Fax: 94 603 24 31 - info@landakogunea.com