Salatar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

DURANGO

Ibaizabal bailara erdian kokatua, Durangaldeko mendiek osatzen duten paisaia zoragarriaren ingurunean hain zuzen; Durango historia eta arte ondare aberatseko hiria da, eragin handia izan duelarik mendeetan zehar merkataritzara aritu izanak.

panorámica de Durango

HISTORIA KONPLEXU BAT

Durangoren sorrera data zehazki ezagutu ez arren, historialari gehienek Sancho VI "Jakintsua"-ren (1150-1194) eta Sancho VII "Indartsua"-ren (1194-1234) erregealdien bitartean kokatzen dute. Nafarroako tronuaren pean sortu zen Tabira izena ezarri zitzaiolarik hasierako herriguneari eta Durango merindadeari, nahiz eta 1195.ean Gaztelaren menpe geratuko zen.

XV. mendean gertutik bizi izan zuen guda bandokideak eta "Durangoko Heretikoak"-ekin (1442-44) erlazionatutako gertaerak. Azken hau, Fray Alonso Mella fraile frantziskotarrak bultzatutako prozesua izan zen eta horren barruan herriko emakume eta ondasun-erkidegoa zabaldu zen. Elkarte horretako ehun kide baino gehiagori heriotza-zigorra ezarri zioten eta sutan erre zituzten. Heresiaren ordainezko monumentu gisa Kurutziagako Gurutzea eraiki zen.

XVI eta XVII mendeak izurrite, sute eta Espainia eta Frantziaren arteko gudaz beteta igaro ziren, ondorioz giza-kostuak eta ekonomikoak egon zirelarik.

XVIII. mendean atzerapen ekonomiko garrantzitsu bat etorriko zen eta tropa frantsesek behin baino gehiagotan hartuko zuten herria. XIX. mendean, Karlistadek eragin handia izan zuten herriaren bizitzan, erregegai karlistak bere gortea Durangon kokatzea erabaki baitzuen.

Herriko pertsonaia historikorik aipagarriena, dudarik gabe, Fray Juan de Zumarraga da. Fededun hau XV. mendean Mexikora bidalia izan zen Carlos V-ren aginduz, herrialde horretako apezpikutegia okupatzeko asmoz. Zumarraga ezaguna da, beste gauza batzuen artean, inprenta bat Europatik Mexikora eramateagatik eta indigenen defentsan aritzeagatik.

Ezin dugu ahaztu 1937.eko martxoaren 31-a, egun horretan, Gerra Zibilean (1936-1939), Durango bonbardatua izan zelako modu sistematiko eta gupidagabean, 500 herritar baino gehiagoren heriotza ekarriaz. 50. hamarkadan garapenerako azken etapa handia etorriko zen.

Landako etorbidea, nº 6 - Durango (Bizkaia) - Telefono: 94 603 24 30 - Fax: 94 603 24 31 - info@landakogunea.com