Bizkaiko eskualdea 13 udalerri barne hartzen dituena: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar.
Eskualde honen historia Durangaldea osatzen duten udalerri guztietako ondare arkitektoniko zibil, erlijioso eta baserrien bitartez ikus daiteke.
Errenazimenduko eraikuntza zibil aipagarrienetako bat Muntsaratzeko Dorrea dugu, Abadiñon, ziur aski IX. mendean eraikitako dorretxea.
Baina ezbairik gabe, bereizte bat merezi du Elorrioko udalerriak, bere ermita, tenplu, gurutze eta jauregi kopurua direla-eta, Bizkaiko lehenengo Monumentu Talde Historiko-Artistikoan bilakatu dutelarik.
Baserriak eskualdeko nekazal arkitekturaren adibide garrantzitsua dira. Durangaldean Bizkaiko kalitatezko baserri dentsitate handiena dago. XV eta XVI. mendeetan eraikitako 50 baserri baino gehiago kontserbatzen dira eskualdean .
Durangaldeko Mendien artean kokatua, Urkiolako Parke Naturala dago, 5.768 Ha-ko hedadurarekin eta interes historiko, geografiko eta paisajistiko handikoa deklaratu zen 1989.ean.
Bertako gailurren artean Anboto (1.296 m.) nabarmentzen da, beste tontor batzuekin batera: Elgoin 1152, Alluitz 1.068, Unzillaitz: 941m; Mugarra 964m; Urkiolaguirre 1009m; Oiz 1026m eta Udalaitz 1092m.
Parkearen erdigunea Urkiolako San Antonio Santutegiak osatzen du eta bere ingurunea balore natural zein altxor ugariz beteta: Besaide, begiratoki ikusgarria; Neberondo, antzinako elurzulo bat. Bertan aurreko mendeetan izotza fabrikatu eta biltzen zen gero, beste gauza batzuen artean, Durangoko limoizko izotz-edari famatuak egiteko banatzen zena.
Natura maite dutenek Urkiolako Parke Naturalean kanpoko kirolak praktikatzeko tokia dute. Mendi-ibiliak egiten dira eskualde honetan. Adibide gisa, Atxondoko bailaran, Anboto mendi magalean, antzina bailara zeharkatzen zuen trenaren ibilbidea bidexka gisa prestatu da, ibilbide eta paisaia zoragarri batez gozatzeko aukera ahalbidetuz.