Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

Bi aste baino gutxiago falta da Euskal Liburu eta Disko Azokaren 40. ediziorako.

Data: 24/11/2005

Atzo, azaroaren 23-an, Gerediaga Elkarteak, abenduaren 7 eta 11 bitartean ospatuko den Euskal Liburu eta Disko Azokaren 40. edizioa aurkeztu zuen.

LANDAKO GUNEA-n, aurten 309 stand jarriko dira, iazkoan baino 12 gehiago, 163 partehartzaile izango ditu, horien artean euskal kulturarekin erlazionatutako elkarte eta administrazioak, argitaletxeak eta diskoetxeak.
(En este parrafo de arriba hay que quitar la h de volvera ha acoger...)

Azokak iraungo dituen bost egunetan 477 nobedade aurkeztuko dira. Hauetatik 361 liburuak izango dira, 34 diskak, 43 dvd-ak eta 49 aldizkariak.

Edizio honetarako zentsura aukeratu da gaitzat. Juan Mari Torrealdai izango da azoka inauguratzeko arduraduna eta horretarako, frankismo garaitik gaur egunera arteko ibilbidea aztertuko duen hitzaldi bat eskainiko du.

Hasierako hitzaldiaren ondoren eta hurrengo egunetan zehar, hizlari ugari arituko dira euskara, komunikabideak edo beste eratako gaiei buruz mintzatzen.

Ohikoa den bezala, Gerediagak Argizaiola saria eskainiko du, aurtengoan Gotzon Garatek jasoko duelarik euskararen alde eginiko lan aipagarriarengatik.


Zerrenda Osoa