Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

SEKTOREKO 500 NOBEDADE BAINO GEHIAGO AURKEZTUKO DIRA DURANGOKO 45. EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKAN

Data: 29/11/2010

Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko azoka abenduaren 4tik 8ra ospatuko da eta bertan, 505 nobedade aurkeztuko dira guztira.
Ekimena antolatzen duen Gerediaga Elkarteak erotismoaren inguruko jarduera-programa bat prestatu du aurten. Horrela, azokara hurbiltzen direnek tailer erotikoez eta erotismoari buruzko hitzaldi eta mahai-inguruez gozatzeko aukera izango dute. Bestetik, aurtengo gonbidatua kurdu kultura izatea erabaki dute antolatzaileek herrialde horrek gaur egun bizi duen egoera zaila dela eta.
Ohi bezala, Landako Gunean jarriko dira 285 standak. Bertan, 339 liburu eta 85 disko aurkeztuko dira eta baita aldizkariak, bideoak eta CDak ere. Sarrera doakoa izango da eta hauek izango dira ordutegiak: 10:30etik 20:30era.
Era berean, Ahotsenean (pabiloiaren ondoan jarriko den karpan) sortzaileek haien lanak zuzenean aurkeztuko dituzte publikoaren aurrean eta Elkartegin 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako espazio ludiko bat sortuko da irakurketa sustatzeko.
Horrez gain, azokan telebista kanal propio bat ere jarriko da, aisialdiz eta kulturaz betetako bost egun hauetan gertatzen den guztia ikusi ahal izateko.


Zerrenda Osoa