Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

DURANGOKO NAZIOARTEKO TXAKUR LEHIAKETA SENDOTUTA BERTARATU ZIREN 4.000 BISITARIEI ESKER

Data: 19/11/2010

Antza denez, euriak ere Durangoko Nazioarteko Txakur Lehiaketaren parte izan nahi du. Pasa den azaroaren 14an, eguraldi txarra kanpoan utzita, lehiaketa honen 45. edizioa ospatu zen Landako Gunean. 4.000 lagun baino gehiago Durangora hurbildu ziren 900 bat txakur ikusi nahian.
Egunak aurrera egiten zuen heinean, finalak. Lehenik, Erakusketako Txakur Onenari BIS saria. Irabazlea Kataluniatik etorritako eta Terranova arrazako txakur bat izan zen, Patricia Melara txakur-hazlearen jabetzakoa.
Bigarren saria Bilboko lau urteko Staffordshire bull terrier ar batek irabazi zuen eta azkenik, hirugarren saria Italian hazitako eta Ludovic Gerona profesionalak aurkeztutako artzain-txakur australiarrak eraman zuen.
Haurrek ere jardunaldiaz gozatu ahal izan zuten, izan ere, Aurkezlerik Onena aukeratzeko Haur eta Gazte txapelketa bat egin baitzen. Irabazleetako batek Estatu mailako finalean parte hartzeko aukera izango du.
Antolaketari eta erakusketarien eta publikoaren erantzun baikorrari esker, oraingoan ere agerian geratu da 900 txakur baino gehiago elkarrekin egon daitezkeela, inongo arazorik sortu gabe, animaliei maitasuna eta hezkuntza ematearen garrantzia azpimarratuz.


Zerrenda Osoa