Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

Jardunaldia ‘Alarguntasun-pentsioen arauketa eta emakumeentzako ondorioak’

Data: 16/11/2010

Euskal Herriko Alargunen Federazioak, Euskadiko emakume alargunen bizitza-kalitatea hobetzeko bat datorren lan egiteko helburuarekin, jardunaldi bat antolatu du honako izenburuarekin: “Alarguntasun-pentsioen arauketa eta emakumeentzako ondorioak”. Zenbat kostatzen du Euskadin gaur egun emakume alarguna izatea? Jardunaldi hau Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko dirulaguntzarekin eta Durangoko Udalaren laguntzarekin kontatzen du.

Azaroaren 20an, Larunbata, Durangoko Landako Gunean izango da, ordutegia 10:00etatik 14:00etara arte izango da. Doako sarrera da eta gai honetan interesaturik dauden hiritar guztientzat eta kolektibo honekin zuzenki edo zeharki lan egiten duten pertsonentzat zuzenduta dago.

Jardunaldi honen aurkezpena María Silvestre, Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendariaren; Aitziber Irigoras, Durangoko Alkatesaren eta Maite Bilbao, (FE.VI) Euskal Herriko Alargunen Federazioko Presidentaren ardurapean egongo da.

Bertan, alarguntasun-pentsioetan adituak diren bi abokatuekin kontatuko dugu eta 2007/40 Legeari buruz hitz egingo dute, baita Gizarte-Segurantza arloko neurriei buruz ere, eta ukituriko emakume alargunek eguneroko bizitzan izango duten eraginari eta aldaketei buruz hitz egingo dute; Era berean, estatu mailan pentsioen arauketari buruz mintzatuko dira ere.

Alde batetik, Rosa Maria Gil López, abokatuak, Themis Emakume Legelarien Elkartearen bazkidea eta Valladolid-eko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako Gizarte-Segurantzaren irakasle titularra, “Alarguntasun-pentsioa Gizarte-Segurantzaren Lege Orokorrean” txostena azalduko du. Beste aldetik, Abella Legal-eko Isabel Abella arabarr abokatuak, “Alarguntasun-pentsioak banantze, dibortzio eta izatezko bikote kasuetan” argituko du. Halaber, parte-hartze bakoitzaren ostean zalantzak eta jardunaldi honen tematikarekin erlazionatuak dauden gaiak planteatzeko helburuarekin eztabaida une bat irekiko da.

Euskal Herriko Alargunen Federazioak, hiru probintzia euskaldunetako 13 elkartez konposaturikoa, emakume alarguneengarekiko eta beraien bizitza-kalitatea hobetzeko, hogeita hamar urte baino gehiago darama lan egiten. Gaur egun, emakume alargunek ekonomiko, pertsonal eta gizarte-esparruetan desberdintasun-anitzak jasan behar dituzte. Desberdintasun hauek euskaldun gizartean ezagutaraztea eta jasotzen dituzten eskaerak eta errebindikazioak dagokion erakunde publikoari helaraztea da Federazioaren helburua.


Zerrenda Osoa