Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

NAZIOARTEKO 45. TXAKUR ERAKUSKETA, AZAROAREN 14ean LANDAKO GUNEAN

Data: 11/11/2010

Bizkaiko Txakur Elkarteak Nazioarteko 45. Txakur Erakusketa antolatuko du datorren igandean, azaroak 14, Landako Gunean. Erakusketa hau arlo honetako nazioarteko hitzordurik garrantzitsuenetakoa da eta seigarren urtez Durangon egingo da. Erakusketa irekita egongo da 09:30etik 19:00etara eta bi sarrera mota egongo dira: adin txikikoentzako sarrera (3 €) eta helduentzakoa (5 €).

Frantzia, Italia, Belgika, Holanda, Alemania, Suedia, Portugal eta Espainiatik etorritako 150 arraza baino gehiagok parte hartuko dute Durangoko Erakusketan. Txakur guztiek Edertasunaren Nazioarteko Txapelduna eta Espainiako Txapelduna lehiaketetan parte hartu dezakete baina bestelako sariak ere egongo dira, hala nola, 5 eta 9 hilabete bitarteko txakurrei zuzendutako Erakusketako Txakurkumerik Onenari saria, 9 eta 18 hilabete bitarteko txakurrei zuzendutako Erakusketako Etorkizun Oparoko Txakurrari saria eta 8 urte baino gehiagokoei zuzendutako Erakusketako Txakur Beteranorik Onenari saria. Horiez gain, aurten Euskadiko eta Nafarroako Txapeldun tituluak banatuko zaizkie txapelketa gogor hau gainditzen duten txakurrei. Gogoratu behar dugu zaletuek oso gustuko dutela txapelketa hau duen zailtasunagatik.

Epaimahaikide entzutetsuek banan-banan aztertuko dituzte txakur guztiak, arrazaren estandar ofizialaren aurka, eta lehen postuan jarriko dute aipatutako estandarrari gehien hurbiltzen zaion txakurra. Horrela egingo dute arraza bakoitzeko txakurrik onena hautatu arte. Ondoren, talde bakoitzeko txakurrik onena hautatuko dute eta azkenik, erakusketako txakurrik onena (edo BIS).

Txakur eta, oro har, animalia zaleentzat oso ekimen interesgarria izango da, izan ere, bertan behar bezala hezitako eta izaera egonkorreko txakurrak ikusi ahal izango baitituzte, guztiak kalitatezko arraza-ezaugarriekin. Gainera, etxeko animalien sektoreko enpresa ezberdinak ere erakusketan izango dira. Gogoratu behar dugu sektore honek milaka milioi euro mugitzen dituela urtean gure herrialdean eta lanpostuak sortzen dituela, orain arte lortu duen egitura edo sare sozio-komertzial izugarriari esker.


Zerrenda Osoa