Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

EUSKAL HARLEY DURANGO ARRAKASTATSUA

Data: 12/07/2010

Pasa den asteburuan, Harley Davidson moto ospetsuen motorrek dardarka jarri zuten Durango. Euskadi, Katalunia, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Madril, Galizia, Asturias, Kantabria eta bestelako hainbat lekutatik etorritako 300 motorzale baino gehiagorekin gozatzeko aukera izan zuten Landako Gunean ospatutako hiru eguneko kontzentraziora hurbildu ziren 25.000 lagun baino gehiagok. Izan ere, aurreko urtearekin alderatuz nabarmen igo da bertaratutakoen kopurua.

Dena ondo atera zen, aurreikusi bezala. Programatutako jarduerek (moto ibilaldiak, herri bazkari eta afariak, zuzeneko musika,etab.) antolatzaileen aurreikuspen guztiak gainditu zituzten. Erabateko arrakasta.

Horrela, Harley Davidsonetan Durangora iritsi ziren motorzaleek nekez ahaztuko dituzte bertan bizitutako hiru egunak. Azkenik, kontzentrazioari bukaera ezin hobea emateko gurekin izan genituen Estatu osoko moto eraikitzailerik garrantzitsuenak, zeintzuek herriarekin eta bertakoekin oso pozik agertu ziren.


Zerrenda Osoa