Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

250 LAGUN BAINO GEHIAGO DANTZALDI IBILTARI EGUNEAN

Data: 16/06/2010

Larunbatean Dantzaldi Ibiltariaren ikasturte amaiera ospatzeko bazkari-erromeria izan zen Landako Gunean eta Plateruena Kafe Antzokian. Euskal musika eta dantza tradizionalaren zale diren guztiei irekita egon zen jaialdia izan zen. Jardunaldi ludiko honetara bertaratu ziren 250 lagun baino gehiagok, elkarrekin bazkaltzeko eta dantza egiteko aukera izan zuten.
Jauziak izan ziren jaialdiaren gai nagusia, bertan “Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik – A New Recording of the Basque Jauziak Dances Collected by Sagaseta” liburu-CDa aurkeztu zelarik. Miguel Ángel Sagasetak, 70. hamarkadan zehar, Valcarlos-Luzaiden bildutako Jauzien errepertorioaren musika interpretazioaz eta jauziak egiteko modu eta estilo ezberdinez burututako lana da.
Bazkaria eta gero, dantzaldiari hasiera eman zitzaion eta 3 ordu baino gehiagoz, mahaikideek eta geroago ospakizunera hurbildu ziren beste parte-hartzaile batzuk, Jauzien dantza errepertorio osoa burutu zuten. Ahaztezinezko ikasturte amaiera.


Zerrenda Osoa