Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

+DURANGO erakusketa publikoari irekita egongo da ordutegi jarraituan 13 egunetan zehar.

Data: 04/11/2005

LANDAKO GUNEA-k Durango eta Durangaldeko hiritarrei Garraio eta Herri Lan Saila burutzen ari den trenbide eta hirigintza proiektuari buruz informatzeko antolatuko den erakusketa hartuko du azaroaren 15-tik 27-ra.

Bertan, bisitariek trenbidearen ibilbideari zein lurperatzeari buruzko informazioa jaso dezakete. Gainera, “EuskoTrenen egoitza berria diseinatzea, urbanizatzea eta Geltokia eta merkataritza lokalak Durangoko udalerrian barneratzea” izeneko nazioarteko lehiaketarako Zaha Hadid arkitekto angloirakiarrak egin duen Euskotrenen egoitza berriiaren maketa eta Agence Dominique Perrault, Estudio de Roberto Ercilla y Miguel Angel Campo, FOA Architects Ltd. (Alejandro Zaera), No.Mad Arquitectos S.L. (Edurado Arroyo) eta Zaha Hadidi Arquitects-ek egindako etxebizitzetarako bost dorreen proiektuaren maketa egongo dira ikusgai.

Erakusketa bisitatzeko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 11:00-tik 20:00-ra, eta larunbat zein igandeetan 11:00-tik 21:00-ra.


Zerrenda Osoa