Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

3.500 PARTE-HARTZAILE BAINO GEHIAGO 2010eko GORKA DEUNAN

Data: 14/05/2010

3.500 pertsona baino gehiago hurbildu ziren pasa den maiatzaren 9an Landako Gunera, Gorka Deuna 2010 ospakizunera. Urtero ospatzen den jai honek, Bizkaia, Araba eta Nafarroatik etorritako 42 eskaut taldeetako kideak bildu zituen.

Goizeko lehen ordutik, umeak, gurasoak eta begiraleak, Landako Gunearen inguruetara hurbiltzen hasi ziren. Programan ezartzen zen bezala, 10:30etan Durangoko “Sugarri” fanfarrearen eskutiko kalejira hasi zen bertako kaleetan zehar.

Eguneko unerik gorena eguerdi aldera iritsi zen. Lorategi kooperatiboak itxura hartzen hasi ziren taldeek aurretik erein eta Durangora ekarritako landareekin. Parte-hartzaile guztien inplikazioari esker lau lorategi eta puzle erraldoi bat eratu ahal izan ziren. Jardunaldiaren pieza guztiak ahokatzen hasi ziren.

Bazkaria suan zegoelarik, jaten jarri aurretik eta pista jolas baten bitartez, talde bakoitzak beste bat bilatu, egun guztirako “bere anaia”, eta elkarrekin “Musu-truke Argazkia” deitutako photocall-en, uneko argazkia atera zuten.

Bazkaria eta gero, trukuz beteta zetorren Zaki magoa izan zen eta Lisako Lureren eskutiko erromeriarekin, aurreikusitako programak amaierara jo zuen. Jardunaldiari amaiera bikaina eman zitzaion “Agur eskaut” abestiarekin.


Zerrenda Osoa