Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

1.300 LAGUN BILDU ZIREN III. DURANGO ARDO SALTSAN FERIA ARRAKASTATSUAN

Data: 18/03/2010

1.300 lagun bertaratu ziren pasa den martxoaren 13an, Landako Gunean ospatutako III. Durango Ardo Saltsan Feriara, hau da, aurreko urtean baino % 5 gehiago. Landako Guneak eta Saltsan Catering-ek elkarrekin antolatutako ekitaldia goizeko 11etan hasi zen eta hortik aurrera, jendez bete ziren ardo eta delicatessen produktuen stand guztiak.

Azokan parte hartu zuten 66 upategiek aurkeztutako ardoez gain, bestelako delicatessen produktuak ere dastatzeko aukera egon zen, hala nola, Valderrama olioa, Kordobako Sierra Morena urdaizpikoa, La Tostadora Kafeak, Gironako Imperia ahateak eta eratorriak, Mungiako Keia hegaluze ketua, Salinaseko mantekadak eta kabiarra. Eta hori gutxi balitz, Saltsan Catering-ek txikikazko sukaldaritza zerbitzatu zuen.
Ekitaldiaren jai-giroari esker, hirugarren urtez jarraian gainditu egin dira antolatzaileen aurreikuspen guztiak, bai bisitari kopuruarenak eta bai salmenta kopuruarenak ere.

Bertaratutako gehiengoak aurkeztutako produktuetan interesa zuten gazteak ziren eta horrek etorkizunari baikortasunez begiratzera bultzatzen gaitu. Durangarrez gain, hurbileko beste herrietatik ere jendea etorri zen, adibidez, Arrasate, Gasteiz, Donostia, Eibar eta Bilbotik. Laburbilduz, esan daiteke lortu dela “Durango Ardo Saltsan” feriaren helburua, hots, kontsumitzaileei delikatessen elikagaiak eta EAEko, Estatuko eta nazioarteko upategirik garrantzitsuenetako ardoak ezagutaraztea.

Ekitaldiak BBK, Durangoko Udala, La Tostadora Kafeak, Gaursa Autoak, Eusko Label eta Fagor erakundeen laguntza izan du eta baita Bitácora Gráfica, Aguas San Pellegrino, Escuvin, Bodegas Arane, Vinos Singulares eta Gran Hotel Domine-ren lankidetza ere.


Zerrenda Osoa