Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

“ORHIPEAN PARKE TEMATIKOA” LANDAKO GUNEAN

Data: 17/03/2010

“ORHIPEAN parke tematikoa” Landako Gunean martxoaren 19, 20 eta 21ean garatuko den proposamen berritzailea da. 10:30etatik 22:30etara irekita egongo den parke honek artisautzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkatu baten egitura izango du non balio erantsi nagusia kulturarekin lotutako eskaintza izango den. Eskaintza haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da.
Jarduera guztiak euskaraz egingo dira “Kulturgunea” izeneko espazioan. Diziplina anitzeko izaera duen espazio honetan parte hartzaileek kultur ondarea ezagutzen eta identifikatzen ikasiko dute arte eszenikoen, arte plastikoen, literaturaren, kultura aniztasunaren, zinemagintzako lengoaiaren, historiaren eta musikaren bitartez, besteak beste. “Kulturgunea” espazioak proiektuaren edukiak publiko mota guztiari hurbiltzeko beharrezkoak diren baliabide teknologiko guztiak izango ditu. Horrela, pabilioian 4x3 metroko led pantaila erraldoi bat jarriko da jarduera guztien garapena proiektatzeko.
Horrez gain, haurrei eta gazteei zuzendutako espazioan honako hauek aurkitu ahal izango ditugu: Wii zonaldea, F1 simulatzailea, jumping-a eta ludoteka erraldoi batez eta kalitate handiko puzgarriz osatutako haur parkea. Azkenik, bisitariak hiritik parkera eramateko tren turistiko bat ere jarriko da.


Zerrenda Osoa