Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

66 UPATEGI BILDUKO DIRA III. “DURANGO ARDO SALTSAN” FERIAN

Data: 13/03/2010

Landako Guneak eta Saltsan Catering-ek “ III. Durango Ardo Saltsan” Feria antolatuko dute. Aurten herrialde ezberdinetako 66 upategi biltzea lortu dute. Delicatessenaren paradisua izango den hitzordu hau martxoaren 13an izango da, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Ardoaz gain, ardoaren eta gastronomiaren hitzordu honetan bestelako produktuak ere aurkeztuko dira, hala nola, olioa, urdaiazpiko iberikoa, ahatea eta haren produktu eratorriak, izokin ketua, kafea eta ura. Sarreraren prezioa 12 eurokoa izango da eta horrekin bisitariak ardoa eta bestelako hainbat produktu dastatzeko aukera izango du. Horrez gain, bisitariek dastatzea egiteko kopa bat, triptiko informatibo bat eta azokaren dendan erakusgai dauden produktuak erosi ahal izateko eskari-orri bat jasoko dute.
“Durango Ardo Saltsan” feriaren helburua da kontsumitzaileei delikatessen elikagaiak eta EAEko, Estatuko eta nazioarteko (adibidez, Alemaniako, Frantziako edota Italiako) upategirik garrantzitsuenetako ardoak ezagutaraztea. Besteak beste, honako upategi hauek egongo dira ferian: Rias Baixas-eko Gerardo Mendez Upategiak,Granadako Señorío Nazarí Upategiak , Bizkaiko Uriondo Txakolina eta Mallorcako Ánima Negra Upategiak. 66 upategiez gain, delicatessen produktuak ere erakusgai egongo dira, adibidez, Valderrama olia, Cordobako Sierra Morena urdaiazpikoa, La Tostadora kafeak, Karmelo Toja antxuak, Gironako Imperia ahateak eta haren eratorriak, Mungiako Keia izokin eta hegaluze ketuak, Salinas mantekadak eta kabiarra. Bestetik, Catering Saltsan txikikazko sukaldaritzaz arduratuko da.
Feriara bertaratzen direnek ardoa, kafea eta olioa dastatzen ikasteko aukera izango dute. Ferian ardoa, txikikazko sukaldaritza, delicatessena, olioak, kafeak eta upelgintza elkartzen dira baina beste ferietatik ezberdintzen duen ezaugarri nagusia kalitatea da.
Ekitaldiak BBK, Durangoko Udala, La Tostadora Kafeak, Gaursa Autoak, Eusko Label eta Fagor erakundeen laguntza dauka eta baita Bitácora Gráfica, Aguas San Pellegrino, Escuvin, Bodegas Arane, Vinos Singulares eta Gran Hotel Domine-ren lankidetza ere.


Zerrenda Osoa