Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

EUSKAL ETA KATALAN KULTURA ELKARREKIN DURANGOKO 44. DISKO ETA LIBURU AZOKAN

Data: 25/11/2009

Abenduak 4 eta 8 bitartean Durangoko 44. Disko eta Liburu Azoka ospatuko da aurtengo gonbidatua katalan kultura izango delarik.

Gonbidatuaren omenez, ekimena antolatzen duen Gerediaga Elkarteak jarduera programa zabal bat diseinatu du Ramón LLul institutuaren laguntzarekin. Programan artista euskaldun eta katalanen askotariko lanak jasotzen dira: kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak, erakusketak, errezitaldi poetikoak...

Ramón lLull Institutuko ordezkariek egile katalanen obra gehiago euskarara itzultzea nahi dute eta hori izan da, hain zuzen ere, antolatzaileek kultura katalana aurtengo azokara gonbidatzeko arrazoi nagusia.

Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailak sustatzen du eta beste erakunde askoren laguntza ere badauka, hala nola, Eusko Jaurlaritza, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, BBK, Eroski Fundazioa, LESA Landako Erakustazoka, EITB, Baqué eta Berbaro. Bestetik, honako komunikabide hauek ere haien laguntza eskainiko dute: Berria, Deia, Noticias de Gipuzkoa, Diario de Noticias, Noticias de Alava, Diario Vasco, El Correo, Arrate Irratia eta Gara.

Ohi bezala, erakustokiak Landako Gunean jarriko dira eta bertan aurreikusita dauden 459 nobedadeak aurkeztuko dira, horien artean, 308 liburu eta 69 disko. Horrez gain, bestelako produktuak ere salgai egongo dira, adibidez, aldizkariak, bideoak eta CDak. Produktuak azokan egongo diren 156 erakustokietan aurkeztuko dira. Horietako batean liburu digitalarekin zerikusia duen guztia aurkitu ahal izango dugu. Liburu digitalak ez dira salgai egongo baina euskarri horretan dauden hainbat obra ikusteko aukera egongo da. Azoka irekita egongo da 10:30etik 20:00ak arte eta sarrera doakoa izango da.

Bestetik, Ahotsenean (aurkezpenak egiteko aretoan) Elkartegi haur literaturari buruzko espazioa kokatuko da eta ikuskizunak San Agustinen eta Santa Mariako arkupean izango dira. Aurten ere, Azoka adin guztietako milaka pertsonen topaleku bilakatuko da.


Zerrenda Osoa