Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

AURREIKUSPEN GUZTIAK GAINDITUZ, 1.500 LAGUN BAINO GEHIAGO BILDU ZIREN GUZTIONTZAKO KULTURA ARTEKO TOPAKETAN

Data: 19/11/2009

Aurreko igandean, Harresiak Apurtuz Euskadiko GKEen Koordinakundeak antolatutako Guztiontzako kultura arteko topaketan 1.500 lagun baino gehiago bildu ziren, aurreikuspen guztiak gaindituz.
Eskubide berdintasuna aldarrikatzeko xedea zuen jardunaldiak izaera ludikoa, folklorikoa eta erreibindikatiboa izan zuen eta bertan hainbat elkartek parte hartu zuten, artean: Durangoko Caritas, Kriskitin, M’Longo Kultura Elkartea, Argoni Vasco elkartea, La Paz y El Amor Durangaldeko Ghanako elkartea, Japoo elkartea, Alnour Elkartea, Durangaldeko boliviarren Inti Rraimi elkartea, La Mano Amiga elkartea eta Axura elkarte islamikoa. Horiez gain, ekitaldiak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Durangoko Udalaren eta BBK-ren laguntza ere jaso zuen.
Jende gehien elkartu zuen ekitaldia kalejira izan zen. Kalejirak Durangoko erdigunea zeharkatu zuen aldarrikapen ugari eginez. Kalejirak iraun zuen bitartean hiru ekimen erreibindikatibo egin ziren non honako hau salatu zen: indarkeri matxistaren esku hildako emakumeak, Peruko indigenen aurkako genozidioak eta kirola egiteko aukera-berdintasun eza.
Kalejira Udalaren plazatik, Ezkurdi plazatik eta Santa Mariako elizatik igaro ondoren ekitaldi instituzionalari hasiera eman zitzaion non, besteak beste, honako hauek parte hartu zuten: Mireya Luengas Harresiak Apurtuz koordinakundearen zuzendaritza batzordeko kidea, Mari Jose Balier Orobio-Urrutia Durangoko alkateordea, Miguel Ángel González Martín Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko zuzendaria, Iosu Bergara Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako zuzendaritzaren zuzendari nagusia eta Iratxe Burutxaga BBK-ren ordezkaria.
Eguerdiko herri-bazkarian 1.400 lagun baino gehiago bildu ziren eta bazkaldu ondoren, kultura ekimenei hasiera eman zitzaien: Coro Rociero abesbatza, Sangre Boliviana dantza taldea, txalaparta, etab. Ikuskizunez gain, sentsibilizazio-tailerrak, “Erdi Aroko Durango” ibilbide turistikoa eta bideo-foruma (Elkartegian) ere antolatu ziren. Guztiontzako ekimenak.


Zerrenda Osoa