Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

NAZIOARTEKO TXAKUR ERAKUSKETA AZAROAREN 8an OSPATUKO DA LANDAKO GUNEAN

Data: 05/11/2009

Bizkaiko Txakur Elkarteak antolatuko du datorren igandean, azaroaren 8an, Landako Gunean ospatuko den Nazioarteko 43. Txakur Erakusketa. Esan beharra dago erakusketa hau alor horretako nazioarteko erakusketarik garrantzitsuenen artean dagoela. Erakusketa Durangon ospatuko da bosgarren aldiz eta bertan, Frantzia, Portugal, Italia, Belgika, Ingalaterra, Alemania, Holanda, Danimarka eta Espainiako probintzia ezberdinetatik etorritako 900 txakur baino gehiagok parte hartuko dute. Jardunaldia goizeko 9:30ean hasiko da eta bi motako sarrerak salduko dira: haurrentzako sarrerak (3 euro) eta helduentzako sarrerak (5 euro).

Arraza guztietako txakurrak ikusi ahal izango dira, hala nola, munduko txakurrik handiena, Irlandako otso-txakurra (arraza honetako oso txakur gutxi dago), munduko txakurrik txikiena, Chihuahua, eta munduko txakurrik bitxienetakoa,hots, Txinako ilerik gabeko txakurra.

Txakurrek ospe handiko bi txapelketetan parte hartuko dute: Belgikan egoitza duen Nazioarteko Txakur Federazioaren Nazioarteko Txapelketa eta Espainiako Txakurren Erret Elkartearen Espainiako Txapelketa. Txakurrak sexu, klase eta adinaren arabera sailkatuko dira. Horrez gain, lehiaketan hainbat kategoria sarituko dira, hala nola, “Erakusketa-txakurrik onena”, “Txakurkumerik onena” eta “Txakur beteranorik onena”, besteak beste. Epaimahaikideak Errusia, Portugal, Hungaria eta Herbehereetatik datoz eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera sariak banatuko dituzte.

Txakurrez gain, Landako Gunean sektoreko azken nobedadeak ere ikusgai egongo dira. Izan ere, merkataritza-etxeek haien elikadura-, edertasun-,ile- eta albaitari-produktuak aurkeztuko baitituzte erakusketa honetan.

Horrelako topaketei esker agerian uzten da 900 txakur espazio berean arazorik gabe egon daitezkeela eta hortaz, txakurrak behar bezala heztea eta haztea funtsezkoa dela bizikidetza armoniatsu bat lortzeko. Hau da: “nolako jabea, halako txakurra”.


Zerrenda Osoa