Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

KLASIKOEN VIII. RALLYE DURANGO

Data: 26/08/2009

Automobilismo zaleak irailaren 25 eta 26an bilduko dira. Ekitaldi honen VIII. edizioa jadanik eta zalantza barik bisitariak erakarriko dituen ekitaldia dugu hau. Askorentzat zaletasun bat baino gehiago da hau. Auto klasiko bati inguratzeak, bizitzeko erritmo berria somatzeko grina pizten du edo orain dela 30 edo 40 urte ahaztutako emozioak berreskuratzeko ametsa. Arrazoia dena delakoa izanda, rallye-a eta erakusketa iraganera bidaia bilakatzen da.

Klasikoen VIII Rallye Durangon, 1980tik lehenagoko auto klasikoek eta historikoek hartuko dute parte. 70 auto inguru parte hartuko dute, besteak beste Ferrari, Aston martin, Rolls Royce, MGA, Porsche eta BMW markakoak. Landako Guena rallye-ko parke itxi modura erabiliko da, parte hartzen duten autoak gordetzeko. Bertan, 30 auto klasiko erakutsiko dira. Jatorri ugarietako parte hartzaileak hurbilduko dira Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Kanariak, Frantzia, Andaluzia, Madrid eta Kataluniatik datozelarik. Labur esanda, automovilismo zaleentzat luxuzko zita da hau.


Zerrenda Osoa