Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

DUR&GO CLIMBING MASTER IRAILAREN 7 tik 13ra

Data: 25/08/2009

Landako Gunea lehenengo aldiz aurten Eskalada Nazioarteko Lehiaketa Landako Gunea hartuko du. Honek izena aldatzen du bere 5. edizio honetan DUR&GO CLIMBING MASTER izena hartzen duelarik. Proiektu honen arima berrikuntza, parte-hartze, ikuskizun eta emozioa nahasten duen lehiaketa kontzeptu berriaren isalda da. Irailaren 7tik 13ra ospatuko den Dur&Go lehiaketa lau balio hauek izango ditu protagonista gisa.

Masters honen azkeneko lehiaketan 10.000 pertsona bertaratu ziren, telebistan 5 orduko emankizuna suposatu zuen, interneten bidezko lehiaketaren emanaldiak jarraitzen 3.500 ikusle izan zituen, web orrialdean 35.000 bisitaldi, herri proban 180 parte-hartzaile eta eliteko 15 eskalatzaile. Aurten Mastersak itxura ona du, besteak beste, eskalada lehiaketarako erabiltzeko dagoen guneak 8.000 m² inguru dituelako.
Proposamen honek 7 egunetako programan zehar 5 lehiaketa garantzean datza. Egun hauetan zehar, lehiaketetaz aparte, umee eta gazteentzako programa bat izango da gazteenek eskalada praktikak egiteko, eskola taldeentzako ordutegiarekin eta banaka ere parte hartzeko. Bi eskalada modalitate desberdinetarako egitura desberdin bi egongo dira. Alde batetik Boulder edo Bloque-a, Herri Block lehiaketarako; eta Block Master-Block&Go-rako, gonbidatuak izan diren eliteko 8 kirolarien blokea. Bestetik Zailtasunaren inguruko eskalada modalitatea, sailkapenerako Rock Master-Climb&Go, Euskadiko Lehiaketa eta Climbing Master Clim&Go-rako.

Dur&Go-n ospatuko diren ekitaldi guztien segurtasun eta kontrolerako, sarrera kobratu egingo zaie bertaratzen direnei lehiaketa bakoitzera joan ahal izateko, Euskadiko Lehiaketara sartzeko izan ezik, doako sarrera denez gero. Sarrerek bakoitzak 10€ko prezio dituzten eta deskontu txartelak 15€ko egingo dira 3 lehiaketa handietarako: Sailkapenekoa, Climb&Go eta Block&Go. Herri Block eta Atxarte Freen parte-hartzeak 5€ko tarifa izango du ere. 12 urteko baino gutxiago umeek 1€ko sarrera ordainduko dute. Programa osorik ikusteko www.landakogunea.com eta www.durangomaster.com


Zerrenda Osoa