Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

LANDAKO GUNEAK %33KO OKUPAZIO-MAILA LORTU DU 2009KO LEHEN SEIHILEKOAN, GUZTIRA 24 GERTAERA ANTOLATU DIRELARIK

Data: 20/07/2009

Landako Guneak emaitza baikorrak lortu ditu 2009ko lehen seihilekoko okupazioari dagokionez, epealdi honetan antolatutako 24 gertaerek %33ko okupazio-maila ekarri dutelako, aurreko urteko epealdi berean lortutakoa baino %7,2 handiagoa. Durangoko Udala da eremu hau gehien erabili duen erakundea (%20,67), eta ondoren datoz sustatzaile pribatuak (%6,83) eta Durangoko elkarteak (%5,50).
Hilabete hauetan, sustatzaile pribatuen erabilpena iazkoa bezalakoxea izan da, baina berariaz nabarmendu behar da herriko elkarteek egin duten erabilpen handiagoa. Erabilpen-egunen kopurua %27 hazi da (198 guztira), eta horrek argiro azaltzen du guztizko okupazioaren gehikuntza.
Antolatutako gertaera-kopuruari dagokionez, sustatzaile pribatuek 9 abiarazi dituzte guztira, herriko elkarteek 8 eta Durangoko Udalak 7.
Ekitaldi Aretoa
Eremu hau Landako Erakustazoka sozietateak ere kudeatzen du, eta urtarriletik ekainera bitartean, 69 gertaeraren eszenatoki bihurtu da, %46 gehituz 2008ko gertaera-kopurua. Otsaila izan da jarduera gehieneko hilabetea, guztira 19 gertaera antolatu direla, bigarrena martxoa izan da 17 gertaerarekin, eta hirugarrena ekaina 12rekin.


Zerrenda Osoa