Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

LANDAKO GUNEAN IZANGO DA MUGARRA ODOL-EMAILEEN ELKARTEAREN 40. URTEURRENAREN OSPAKIZUNA

Data: 27/06/2009

Durangoko Mugarra Odol-emaileen elkarteak ospatzen du bere 40. urteurrena, ekainaren 27an, larunbata, Landako Gunean. Ospakizun honetan, Udalerriko beste pertsona batzuen bizitza salbatzen edo osasuna berreskuratzen laguntzen duten odol-emaile aktiboei, omenaldi bat egingo zaie eta bere lana eskertzeko diploma bat emango zaie. Bestalde, 12:00etan, Transfuzioen Euskal Zentroko arduradunek informazioa emango dute odolari buruz eta bere osagarrien erabileraren ingurukoa. Gero, Durangoko Orfeoiaren emanaldi bat eskainiko da.
Odola ematea, bizitza ematea da
Mugarra Odol-emaileen elkarteak 40 urte eman ditu Durangotarrak ohartarazten zein den odola ematearen garrantzia, odola ematea, bizitza ematea baita. Odola emateak, imitatu beharreko jarrera arduratsu eta solidarioa erakusten du. Odola ematea, biztanleriaren eguneroko bizitzan ohiko ekintza bat bihurtu nahi dute eta erakutsi nahi dute ere zein den gizakiak duen baliabide terapeutiko honen garrantzia, bakoitzak hain modu errazean eman ahal duena.


Odola ematea, transplanteetarako hematopoyetiko ehunak barne, izan behar da, edozein kasutan, borondatezkoa eta ez ordaindua. Ez da odol emailearen gainean inolako presioa eragin behar. Odol-emaileak bere baimena informatuta eman behar du odola edo odolaren osagaiak emateko eta odolaren legezko erabilera baimentzeko transfusio zerbitzuen bitartez.

Ekainak, 27, programa osoa:
11.00: Agintari eta omenduen ongietorria
11.30: Diploma banaketa
12.00: Hitzaldi informatiboa odola eta bere osagaien erabilerari buruzkoa
12.15: Durangoko Orfeoiaren emanaldia
12.45: Ekitaldiaren amaiera eta eskerrak ematea
13.00: Lunch-a




Zerrenda Osoa