Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

Harrera ezin hobea Erkidegoen Jaialdiaren lehenengo edizioari.

Data: 04/10/2005

10.000 bat bisitari bildu ziren LANDAKO GUNEA-n ostirala eta igandea bitartean Andaluzia, Gaztela-Leon, Extremadura eta Euskadiko kultura zein idiosinkrasia ikusi eta.

Jaialdia kulturen arteko harremanak sustatzeko helburuarekin sortu zen, bisitariei erkidego bakoitzaren idiosinkrasia ezagutarazteko eta elkarbizitza hobetzeko, hain zuzen. Eta izan duen erantzunari begiratuta, aurrikuspenak gainditu dira.

Jaialdiak iraun dituen hiru egunetan jarduera ugari burutu dira: kalejira, ikuskizun ezberdinak etxetxoetan, herri kirolak, folklore jaialdia, andaluziar zaldien erakustaldia, janarien dastaketa, etab.

Gainera, ekitaldi batzuk aipagarriak dira eduki duten eragina dela-eta:
- Kalejirak, partehartzaile bakoitzaren idiosinkrasia kaleratzea lortu zuen. Hiritar ugarik musika eta dantzarekin alaitasunez gozatu zuten.
- Zaldi andaluziarren ikuskizuna: haur zein nagusientzako atrakzio bat izan zen. Zaldi hauen dotorezia eta otzantasunak gozarazi zituen ume eta helduak.
- Folklore jaialdia: ekitaldien kalitatea, jantzien koloreekin eta musikaren bizitasunarekin batera.

Kriskitin Dantza taldearen, Durangoko Andaluziako Kultur Etxearen, Gaztela-Leongo Palentziar Zentroaren eta Extremadurako Zentroaren parte hartze eta laguntzari esker, kulturen arteko jai hau ospatzea posible izan da. Gainera, bigarren ediziorako partehartzaile kopurua areagotzea aurrikusten da.


Zerrenda Osoa