Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

LANDAKO GUNEAN IZANGO DA `INURRI ESKAUT TALDEAREN´ XXV. URTEURRENA

Data: 20/05/2009

Inurri Eskaut aisialdi taldeak 25 urte betetzen ditu eta taldearen iraupena posible egin duten ume, begirale eta gurasoen lana eskertzeko jaialdi batekin ospatuko du. Ospakizun honen helburua da taldea ezagutzera ematea, Durangaldean 25 urtetan zehar egindako lana jai-giroan ospatzea, belaunaldi desberdinen arteko topaketa uneak sortzea eta taldeak egin izan duen heziketa lanarekin jarraitzeko motibazioa eta indarra ematea. Ospakizunerako ekintzak, astelehena, maiatzaren 18an, hasi eta larunbata, maiatzaren 23ra arte luzatuko dira. Datorren ostiralera arte, Inurriren 25 urteetan zeharreko ibilbidea jasoko duen argazki erakusketa bat, hitzaldi eta mahai-inguruak eta metraje laburreko film baten emanaldia bezelako ekintzak burutuko dira. Larunbata, maiatzaren 23an, jaialdiari amaiera emateko, Durangoko kaleetan zehar eta Landako Gunerainoko kalejira bat egingo da. Bertan herri bazkari bat eta ondorengo dantzaldi bat ospatuko da.
Programa maiatzak 23
9:30h –Txirinen (Egoitza) ongietorria
10:00h – Jesuiten Eleizan Ospakizuna
10:50h – 1. Argazki ofiziala eta txaplingoak
11:00h – Pabilioiraino Kalejira
11:20h – Topaketa eta lunch-a. Gaztelu puzgarriak, jolasak eta tailerrak.
14:25h – 2. Argazki ofiziala
14:30h – Herri bazkaria
16:45h – Peli Inurri (metraje laburreko film)
17:00h – Adarren emanaldia -> guitarreo moment (betiko abestiak)
18:30h – Bailoteo moment
19:45h – Mendirako artikuluen zozketa
20:00h – Agur Eskaut eta 3. argazki ofiziala


Zerrenda Osoa