Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

DIEGO, EL CIGALA

Data: 29/04/2009

Dos lágrimas: ikuskizun eklektiko eta unibertsala maiatzaren 30ean

Camarón de la Isla-k berak jarri zion Diego Jiménez Salazarri Diego, El Cigala izena. Jadanik 2 grammy dituen artista hau flamenko eta latindar musika mundu bien arteko bat-egitea da. Kultura eta diziplina desberdinak atzemateko bere gaitasunak, taula gainean kameleoi bihurtzen du. “Dos lágrimas” bere ikuskizuna Landako Gunean aurkeztuko da maiatzaren 30ean, larunbata, 22:00etan, madrildar flamenko-kantari bat, Kataluniako piano-jotzaile bat, kubatar kontrabaxu bat eta frantziar bandoneon baten laguntzarekin. Konbinazio eklektiko eta kultura-anitzeko hau, ikuskizun bikain honen esentziaren parte izango da. Rafael de León maisuaren kopla, Antonio Machín-en boleroak eta Antonio Molinaren kuple lanak konbinatzen dituen ikuskizuna da. Sarreraren prezioa 15€koa izango da aurretiaz erosiz gero eta 18€koa bertan erosiz gero emanaldiaren egun berean.


Zerrenda Osoa