Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

ARRAKASTA HANDIA LORTU DU `DURANGO ARDO SALTSAN´ AZOKAREN II. EDIZIOAK, 1.200 LAGUN BAINO GEHIAGO ERAKARRI DITUELARIK

Data: 31/03/2009

Durango Ardo Saltsan azokaren bigarren edizioa guztiz arrakastatsua izan da, iaz lortutako partaidetza ia-ia bikoiztuz, guztira 1.200 lagun baino gehiago bildu dituelarik. Lehenengo ordutik, Landako Gunea jendez gainezka egon zen, eta jardunaldiak aurrera egin ahala, giro lasai eta atsegina nagusituz joan zen eremu osoan. Dastaketa-saioek, mahainguruak eta tamaina txikiko sukaldaritzak harrera ezin hobea lortu zuten bertaratutakoen artean.
Bost herrialdetako 56 upeltegik ekarritako 145 ardoekin batera, olioa, urdaiazpiko iberikoa, ahatea eta honen deribatuak, izokin keztatua, kafea, Italia eta Ingalaterra bezalako herrialdetatik ekarritako ura eta Slowfood produktuak izan ziren benetako protagonistak.
`Durango Ardo Saltsan´-ek oso-osorik bete zuen, bizkaitarrei delicatessen elikagai horiek eta Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko ardandegi nagusietako ardoak hurbiltzeko helburua, Alemania, Frantzia, Italia edo Argentina bezalako herrialdeetako jatorrizko izendapenak tarteko zirela.
Azoka Durangoko Udala eta bbk-ren babespean gauzatu da, Cafés La Tostadora, Slowfood Bizkaia, Gaursa Autoak, Escuvín eta Gran Hotel Domine-ren lankidetzaz.


Zerrenda Osoa