Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

`DURANGO ARDO SALTSAN´ AZOKAREN II. EDIZIOAK 56 UPELTEGI BILTZEN DITU 150 ARDO BAINO GEHIAGOREKIN

Data: 10/03/2009

Landako Guneak eta Santsanek, 5 herrialdetako 56 upeltegi biltzea lortu dituen “Durango Ardo Saltsan” azokaren bigarren edizioa antolatu dute. Bere kalitateagatik bereizten den ekitaldi hau, martxoaren 28an 11:00etatik 21:00etara delikatesen jakien paradisua izango da. Ardoaz aparte, topaketa enogastronomiko honek, olioa, urdaiazpiko iberikoa, ahatea eta honen eratorriak, izokin ketua, Italia edo Inglaterra bezelako herrialde desberdinetako ura eta Slowfood produktuak bilduko ditu. Sarrera 12€koa da eta ardo zein erakusketan aurkezten diren produktuen dastaketa barne dago. Gainera, sarrerarekin batera, dastaketa kit bat emango zaie bertaratzen direnei, dastaketarako kopa bat, upeltegien informazioa duen liburxka bat eta azokako dendan erakusten diren produktuak eskuratu ahal izateko eskabide orri batekin.

`Durango Ardo Saltsan´ azokak, delikatesen jaki hauek zein Euskal, Estatu eta Nazioarte mailako upeltegi garrantzitsuenetako ardoak, Alemania, Frantzia, Italia edo Argentina jatorrikoak, Bizkaiko jendeari hurbiltzea du helburutzat. 56 upeltegik hartuko dute parte “Durango Ardo Saltsan” azokan. Aurreko edizioan baino 16 upeltegi gehiago, eta hoien artean 8, nazioarte mailakoak. Bertaratzen direnek, dastaketaren munduan hasteko aukera izango dute, bai ardo dastaketan, zein kafea eta olio dastaketan. Kalitatea da, ardoa, miniaturazko delikatesen jakien sukaldaritza eta erakutsitako produktuak eskuratzeko aukera bateratzeagatik, beste azoka batzuetatik bereizten den azoka honen ezaugarri nagusia.

Edizio honetako berritasunetako bat, Getariko zerbak, Karrantzako gazta edo Mungiako arrain urdineko ketuak bezelako “Slow Food” mota honetako produktuen gune bat izango da. 14 dira, azoka honetan parte hartzen duten delikatesen eta Slow Food ekoizleak. Janari azkarra eta egungo bizitza erritmo frenetikoari aurre egiteko jaio zen mugimendua da hau. Jakiari lotuta doan gozamenari beharrezko garrantzia ematea suposatzen du honek. Ekitaldi hau, Durangoko Udala eta BBK-k babestuta dago, Cafés La Tostadora, Slowfood Bizkaia, Gaursa Autoak, Escuviny eta Gran Hotel Domineren laguntzarekin.

ARDO SALTSAN PROGRAMA
12:30 Kafe gunea La Tostadora erakustokian
13:00 Txakoli gunea: Bizkaiko txakolinari gerturatzea
13:30 Ahatea eta honen eratorrien gunea
18:00 Slow Food gunea: Zer da Slow Food mugimendua?
18:30 Olio gunea: Barietate bakarreko dastaketa
19:00 Munduko uren dastaketa


Zerrenda Osoa