Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

IV. AUKERA AZOKAK 18.000 LAGUN HURBILARAZI ZITUEN

Data: 17/02/2009

Durangoko +dendak merkatarien elkarteak, amaitu berri den IV. Aukera Azoka arrakasta bat izan dela baloratu dute. Bertaratutako lagun kopuruak antolatzaileen aurreikuspenak gainditu ditu. Jarritako 23 erakustokietan 16.000 bat erosketa egin zituzten 18.000 bertaratutako lagun inguru zenbatu ziren. Datu hauekin, +dendakeko arduradunek ziurtatu egiten dute ekintza honen jarraipena.
Merkatarientzat datu berezienetako bat izan zen eskualdetik kanpoko bisitarien etorrera Markina-Xemein, Eibar eta Iruñatik ere etorritakoak izan zirelarik. Durangotik kanpoko bisitariak direla eta, Landako Guneko lurpeko aparkalekuaren okupazioa altua izan zen. Erosketa bakoitzeko, aparkalekuaren erabilerarako ordu bi oparitu ziren.
Merkatari Elkarteak antolatutako aldibereko ekintzak ere jarraitzaile asko izan zituzten, batik bat begiraleekin antolatutako umeentzako parkea, une batean ere ez zena erabili barik egon.
Beherapenak hasten direneko telebistan agertzen diren irudiak gogorarazi zituen ekitaldiaren irekieran Durangoko alkatea, Aitziber Irigoras eta Sabino Bilbao, Iker Oceja eta Ander Gorrotxategi moduko beste zinegotzi batzuk ere egon ziren.


Zerrenda Osoa