Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

IV. AUKERA AZOKA OTSAILAREN 13tik 15era ARTE

Data: 10/02/2009

Hogei bat dendek parte hartuko dute Landako Gunean otsailaren 13tik 15era arte garatuko den IV. Aukera Azokan. Horrela, ostiralean 17:00etan, Durangoko +Dendak Merkatari Elkarteak antolatutako azoka honi hasiera emango diote. Azokan, hainbat artikulu topatzeko aukera izango da, prezio hoberenetan. Merkataritza jarduerako 10 sektore baino gehiagok, beste produktu batzuen artean, oinetakoak, apaingarriak, arropa, lentzeria eta bitxiak jarriko dituzte salgai.
Sektore hauen artean, dekorazio artikuluak, etxeko artikuluak, automoziozkoak, optikoak eta drogeriazko artikuluak ere topatu ahal izango dituzte Landako Gunera bertaratzen direnek. Era berean, ardo dastaketarako gune bat izango da ere.
Inaugurazioa eta gero, ostiralean 17:00etan, gunea zabalik egongo da 21:00ak arte. Larunbatean, 14, ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da, eta igandean, ateak zabalik egongo dira 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Aldibereko Ekintzak
IV. Aukera Azoka honek beste aldibereko ekintza batzuk izango ditu. Batukada ikuskizun bat Katü-Burü taldearen eskutik, perkusio talde bat erabilera anitzeko pabiloian eta inguruko kaleetan zehar jotzen ibiliko dena inaugurazio aurretik, ostiralean 16:30etan.
Larunbatean, 17:30etan txotxongilo emanaldia izango da “Bihar Txontxongilo Taldea”-ren eskutik, eta igandean ordu berean, kontu kontari saioa ospatuko da Rosa Martínezen eskutik. Hori baino lehen, 12:30etan, senegaleko “Mlomp” taldeak erakustokietan zehar desfilatuko du afrikar erritmo eta dantza erakusketa eginez. Gainera, egunero izango dira Landako Gunean bertaratzen direnentzako beste zerbitzu berezi batzuk. Ludoteka eta umeentzako tailerrak, kafetegia eta aparkalekua. Sarrera doan izango da.


Zerrenda Osoa