Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

“BATEGINEZ” GKEak BERE 15. URTEURRENA OSPATZEN DU FESTA SOLIDARIO BATEKIN

Data: 04/12/2008

Bateginez-ek Festa Solidario bat ospatuko du Landako Gunean bere eraketatik, duela 15 urte, egin duen lana erakusteko eta urteurren hau ospatzeko Durangoko hamarka elkarte eta ikastetxekin. Jardunaldiak balio izango du eskualdeko herritarrei euren laguntzagatik eskerrak emateko eta Guatemalako San Miguel de Pochuta herriko errealitatea durangotarrei erakusteko. GKAak horretan jarri du arretarik handiena.
'Eskerrik asko, Durangaldea' da Bateginezek abian jarri duen kanpainaren leloa. Honen bitartez dohaintza, besoetakotze, boluntariotza lana edo noizbehinkako laguntzaren bidez Guatemalan sustatu diren proiektuak posible egin dituzten hainbeste pertsonen laguntza eskertu nahi dute. Zehazki, GKEak 248 haurren besoetakotzea kudeatzen dabil Pochutan eta beste 92 haurrek jaso dituzte bigarren hezkuntzako zikloa eta lanbide hezkuntzako moduluak betetzeko diru-laguntzak.
Bestelako ekintzak izan dira landa-eskoletan klase ematen duten irakasleen soldatak zein irakaskuntza-materialak ordaintzea, helduentzako alfabetatze programak eta osasun-laguntza emateko zein kostu baxuko sendagaiak saltzeko local baten mantenimendua. 2009 urteari begira Guatemalako Apsadec GKErekin batera egiteko dauden beste proiektu bi logelak eraikitzeko eta hirugarren adinari zuzendutakoak izango dira.
XV. urteurrena ospatzeko festa honetan, lan guzti hau jakinarazteko xedearekin, erakusketa bi egingo dira bidezko merkataritza mahai bat, irudi emanaldi bat eta Saharan zein Palenquen burututako beste lankidetza programen inguruko informazioarekin. Lehenengo erakusketa Bateginezen proiektu eta historian oinarrituko da, eta bigarrenak bilduko ditu, Guatemalako eta Durangoko hamarka haurren irudiak Pochuta zein Durangoko bizimoduaren inguruko hauen ikuskera erakusten dutenak.


Zerrenda Osoa