Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

BREAK ON STAGE-aren 4. edizioa LANDAKO GUNERA lekualdatzen

Data: 17/05/2005

Maiatzaren 14-an Europako zazpi talde onenak bildu ziren LANDAKO GUNEA-n lehenengoz ospatutako Break Dance Eszenikoaren Europako Txapelketan.

Logela Multimedia taldea eta Arriola Kultur Aretoa izan dira txapelketaren antolatzaileak eta beraien helburua break dance-a zer den erakustea izan da.

Txapelketaz aparte, hip-hop mugimenduaren inguruko beste jarduera eta ikuskizun batzuk antolatu ziren. MC El Largo, BER2, Logela Multimedia, Extralargos, Steen&Josephine eta DJ Lady Funk izan ziren; azken honek Freestyle eremua ireki zuelarik gazte espontaneoek herri kulturaren modalitate honetan beren maisutasuna erakuts zezaten.

Stuttguardas alemaniarrak, Vagabonds, Afro Jazz Street eta Phase T frantsesak, Break The Funk italiarrak, Addstards bartzelonarrak eta Bum Fihgy aragoitarrak, izan dira Europako onenen artetik aukeratu diren zazpi taldeak eta hamar minutuko koreografia ezberdinen erakustaldia egin zutenak bertaratutakoen gozamenerako.

Epaimahaia Laura Etxebarriak, Bilboko La Fundicion Aretoaren arduraduna, Adriana Pousek, Ballet Biarritzeko kidea, eta Swift breaker alemaniarrak osatu zuten, lan zail bati ekin behar izan ziotelarik: hiru koreografia onenak aukeratzea.

Epaimahaiak hirugarren saria STUTTGUARDS, Stuttgarteko taldeari ematea erabaki zuen, “Stuttguards” izeneko koreografiarengatik; bigarren saria PHASE T talde Paristarrak lortu zuen “Cèst Show” koreografiari esker. Azkenik, Brek On Stage Lehiaketako 4.edizioko txapeldunak VAGABOND paristarrak izan ziren “Alience” koreografiarekin.

LANDAKO GUNEA-n 2.000 pertsona baino gehiago bildu ziren hip-hoparekin gozatzeko asmoz.