Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

Erkidegoen III Jaialdiak Saharako Errepublika Arabiarra izango du herri gonbidatu moduan

Data: 11/11/2008

Landako Gunean, azaroaren 14tik 16ra bitartean izango da, kultura-aniztasunaren esparruan, Erkidegoen III. Jaialdia. Edizio honetan Saharako Errepublika Arabiarra izango da gonbidatu moduan. Egun hauetan Landako Gunea usain, zapore eta tradizioz beteriko munduan murgilduko da. Bestelako kulturak antzeman eta gure planetako herri desberdinetako ohiturak ezagutzeko aukera aparta. Ekintza honekin bilatzen da jakinduria desberdinak bilduko dituen, integrazio eta elkarrizketa gunea bilakatzea. Horrela, gastronomia, kultura, dantza eta musikaren bitartez herrialde bakoitzaren berezitasunen elkarbanatzeak suposatzen duen aberaztasunaren islada izan nahi du eta hauekin gozatzen ikasarazi. Andaluzia, Extremadura, Gaztela eta Leon, Senegal, Ghana, Sahara eta Euskadi, anfitrioi moduan, dira jaialdi honen 3. edizioan parte hartuko duten herri batzuk.
Programa
Azaroaren 13an, Elkartegiko areto-nagusian izango da “Giza Eskubideak Mendebaldeko Saharan” hitzaldia eta mahai-ingurua. Bertan, Fatma Mohamed Salem, Fronte Polisarioaren Delegatua eta Nazioarteko Zuzenbideko Irakaslea den Juan Franciso Soroeta izango dira hizlariak. Ostirala 14an, 19:30etan hasiera emango zaio ekintza programa osoari Durangoko kaleetan zehar egingo den kalejirarekin. Hiru egunetan zehar, topaketa honetan, kultura arteko tailerrak egingo dira etxato desberdinetan, musika-herrialde bakoitzeko musika taldeekin- herri-kirolak eta berezko produktuen dastatzeak-Andaluziako migak, Saharako cus-cus-a, Senegal eta Ghanako arrozak, Gaztela eta Leon-eko socorrito eta almendradun pastak, Boliviar enpanadillak, Euskadiko indabak, etab.
Ekitaldi erakargarriez beteriko programa. Aziza Ibrahim Saharar abeslariaren eta Acetre extremadurar Forlk musika taldearen emanaldiak. Euskadiko etxatoaren gaia, txarriboda, Martin Deuna izango da eta txerria harrapatzeko saioak burutuko dira, txarribodaren inguruko bideoak, etab. Jaialdiak berezko produktuak erosteko aukera eskainiko du ere, Gaztela eta Leoneko urdaiazpikoa, zezina, lukainka eta ardoak; Extremadura eta Andaluziako urdaiazpikoa, olibak eta olioa; bidezko merkataritzako produktuak Latinoamerika, Kolonbia eta Argentinako artisau-lanak besteak beste.
Era berean, buztin, ilekorda tailerrak egingo dira eta bere originaltasunagatik bereziki erakargarria izango den tailerra “Malabarismorako arroz bolak eta hare gaineko irudiak” deritzona eta gonbidatutako herrialdeak antolatuta.
Ekintza hauetaz gain, Asier Bastidaren argazki erakusketa “Ametsak Eraikiz”, Landako Gunean izango da 14tik 16ra bitartean eta bertan, Saharar errefuxiatuen kanpamentuetan bizitza nolakoa den ikus daiteke.
Erkidegoen III. Jaialdi hau amaituko da azaroaren 16an, asteburu bizi honeri amaiera emango zaio arratsaldeko 20:30etan.
Ekintza programa osoa ikus daiteke Landako Gunearen Web orrialdean www.landakogunea.com


Zerrenda Osoa