Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

LANDAKO GUNEAN IZANGO DA 42. NAZIOARTEKO TXAKUR ERAKUSKETA, AZAROAREN 9AN

Data: 05/11/2008

Bizkaiko Txakur Elkarteak, 42. Nazioarteko Txakur Erakusketa antolatu du azaroaren 9an Landako Gunean. Nazioarteko mailan, zita garrantzitsuenetariko bat da hau, mota honetako txapelketei dagokionez. Laugarren urtea da Durangon egiten dela 200 arraza desberdineko 1000 txakur biltzen dituen ekitaldi hau. Goizeko 9:30etan hasiko da eta haurrentzat sarrerak 3€koak eta helduentzat 5€koak izango dira.

Parte hartzen duten txakurren artean, munduan oso urria den txakur handienaren arraza, Irlandar Otso ehiztaria izango da; txakurrik txikiena, Chihuahua eta exotikoenak; Ile gabeko txinatar txakurra eta Hegoafrikako lehoi ehiztaria, besteak beste.

Txakurren izen handiko bi txapelketetan parte hartuko dute: Belgikan egoitza duen Nazioarteko Txakur Federazioaren Nazioarteko Txapelketa eta R.S.C.E.-ren Espainiako Txapelketa. Txakurrak sexu, mota eta adinaren arabera lehiatuko dira. Gainera, “Taldeko Heberena” eta Erakusketako Txakurrik Hoberena” sariak lortzeko txakur guztiak lehiatuko dira, txakurkume, beterano eta txakur helduen kategoriaren arabera. Edizio honetan, lehenengo aldiz, “Erakusketako Gazte Promesa Hoberena” titulua lortzeko lehiatuko dira ere. Titulu banaketa, besteak beste “Euskadi-Nafarroako Txapelduna”-rena, 16:00ak inguruan hasiko da.

Txakur topaketa honek frogatuko du nola 1000 txakur bildu daitezkeen inolako arazorik sortu gabe. Honek erakutsiko du, bizikidetza on baterako, hezkuntza eta hazkuntza egokiak duen garrantzia. Erakusten da jabe txarra dela txakur txar baten jatorria.


Zerrenda Osoa