Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

XIV. TXISTU KONTZERTUA

Data: 23/10/2008

Javier Ituarte batutapeko musika

Txistuaren laguntzarako Berziztu Txistuzale Elkarteak, urriaren 25ean, larunbata, 20:00etan XIV. Txistu Kontzertua ospatuko du Landako Gunean, 2008ko Durangoko jaien programaren barruan. Berziztuk, kontzertuko txistua sustatzeko eta indartzeko apustua egiten du, esploratuz, ikertuz eta aukera berriak eskainiz. Kontzertuan parte hartuko duten 90 instrumentisten artean, gehiengoa txistulariak dira, metalezko eta perkusio-instrumentuez lagunduta. Hauen artean panderoa eta txalaparta, teklatu eta baxu elektrikoa. Hauteaz gain Gernika-Lumoko Gaudeamus Korala eta Igorreko Arantzarte dantza taldea izango dira, denak Jabier Ituarte Aulestia zuzendari ondarrutarraren batutapean


Zerrenda Osoa