Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

DURANGO ARDO SALTSAN AZOKAREN LEHENDABIZIKO EDIZIOAK 4 HERRIALDEKO 39 UPELTEGI BILTZEN DITU 90 ARDO BAINO GEHIAGOREKIN

Data: 29/04/2008

Landako Gunea eta Saltsanek, 90 ardo baino gehiagorekin, 4 herrialdeko 39 upeltegi biltzea lortu dituen `Durango Ardo Saltsan´ azokaren lehendabiziko edizioa antolatu dute. Ekitaldi hau, maiatzaren 10ean burutuko da 11:00etatik 20:30etara eta delikatesen produktuen paradisua izatea espero da. Ardoaz aparte, topaketa enogastronomiko honek olioa, uraiazpiko iberikoa, izokin ketua eta kafea bezelako produktuak bilduko ditu. Sarrera 10€koa da eta erakusketan aurkezten diren produktu guztien dastaketa barne dago.
`Durango Ardo Saltsan´ azokak, delikatesen jaki hauek zein Euskadi, Estatu eta Nazioarte mailako upeltegi garrantzitsuenetako ardoak Durangoko bizilagun eta bere ingurukoei hurbiltzea du helburutzat. Bertaratzen diren pertsonek, dastaketaren munduan hasteko aukera izango dute, bai ardo dastaketan, zein kafea eta olioarenean. Sarrerarekin batera, ardoa dastatzeko kopa bat emango zaie bertaratzen direnei, erakusketan aurkezten diren produktuen katalogoa eta gunearen mapa eta ekintza programa dakarren foileto bat.

Egun osoan zehar, `Durango Ardo Saltsan´ azokan “miniaturazko sukaldaritzari” zuzendutako gune bat egongo da zeinetan, Saltsaneko kideek, dastamenerako gozagarriak prestatuko dituzten. Hauek 1 eta 2€ moduzko prezioan salduko dira eta horretarako tiketak eskuragarri izango ditu jendetzak gunean jarriko den dendan. Izatez, erakusketan aurkeztutako produktu guztiak erosi ahal izango dira toki honetan eta maiatzaren 10ean izakin guztiak agortuz gero, igorpenak jasotzeko “eskabide-orria” aurkeztu beharreko lekuaren zonaldean dago.
Ardo dastaketarako hastapenak ezagutzeko saioak, Mikel Garaizabal, enologo eta Gamarra Ostalaritza-Eskolako sommelier famatuak gidatuko ditu, Bizkaiko Txakolinaren Kontseilu Arautzaileko Dastaketa Batzordearen kide den Roberto Sarriugarteren laguntza ere izango duelarik. Bere aldetik, olio dastaketa, Aceites Valderrama enpresaren lankideen kargu geratuko da eta kafearena Cafés La Tostadora enpresaren lankideen kargu. Egun osoan zehar, Sierra Morena urdaiazpiko mozketa erakustaldiak egingo dira eta Mungiako Keia enpresaren izokin ketua dastatu ahal izango da. Topaketa honetan ekintza interesgarria izango da kafearen aparra dekoratzen lanean jarduten duen barista baten presentzia. Ekitaldi hau Durangoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k babestuta dago, Cafés La Tostadora, Gaursa Motor eta Escuvín-en laguntzarekin.

Eguneko programa –etenik gabeko ordutegia-:
11:00etan Irekiera
12:00etan Kaferako gunean: kafe mota ezberdinen inguruko azalpena eta kafe dastaketaren hastapenak.
13:00etan Ardo dastaketaren hastapenak.
13:30etan Oliorako gunean: Olio dastaketaren hastapenak.
17:00etan Kaferako gunea: kafe mota ezberdinen inguruko azalpena eta kafe dastaketaren hastapenak.
18:00etan Ardo dastaketaren hastapenak.
19:00etan Oliorako gunean: Olio dastaketaren hastapenak.


Zerrenda Osoa