Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

APIRILEKO FERIAN IZANDAKO JENDETZA ARRAKASTAK AURREIKUSPEN GUZTIAK GAINDITZEN DITU

Data: 25/04/2008

Pasa den 18, 19 eta 20an ospatutako Apirileko Feriaren azkeneko edizioak, bertaratutako jendetzari dagokionez, igurikimen guztiak gainditu ditu. 10.000 pertsona baino gehiago hurbildu dira Landako Gunera, aurreko urteko ediziora bertaratu ziren 6.000 edo 7.000 pertsonekin konparatuta, %50 baino gehiagoko gehikuntza suposatzen duelarik.
Jendetzaren itzelezko etorrerarekin, janari eta edari izakin guztiak agortu dira eta hornigai gehiago ekartzea inprobisatu behar izan da. “Rebujito” (Ferian, fino eta gaseosarekin egindako edari tipikoa) egiteko eskuratutako 15 kaxa freskagarri, Larunbata amaitu baino lehen agortu ziren eta gauza bera gertatu da eskuratutako 100 kilo “pescaíto”-rekin. Lehendabiziko 150 ogiek, egun bat baino ez dute iraun.
Arrakasta honek, antolakuntzari kemena ematen dio arreta handiagoz, 2009ko edizioa prestatzeko, zeinetan lanean diharduten dagoeneko.


Zerrenda Osoa