Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

ARTISAU PRODUKTUEN ERAKUSKETA IZANGO DA APIRILAREN 10 ETA 13 BITARTEAN LANDAKO GUNEAN

Data: 09/04/2008

Apirilaren 10 eta 13 bitartean, Artisau Produktuen Erakusketa ospatuko da Landako Gunean, artisau eran fabrikaturiko eta ekoizturiko produktu erregionalak ezagutzera emateko erakusketa egokia.
Oso lehiakorra den merkatu batean, ekitaldi honen antolatzaileek uste dute produktore txikiaren figura sendotu behar dela artisau eran egindako produktuen kalitatearen bermatzaile gisa. Hauxe 25 erakusketarik baino gehiagok parte hartzen duten erakusketaren xedea.
Landako Gunean Autonomi Erkidego e produktu tipikoak dituzten saltokiak izango dira, Euskadikoak, besteak beste. Aukera zabala izango da artisau elikagai produktuak dastatu eta erosteko: patea, hestebeteak, olagarroa, eztia, bakailaoa, azukrea, izozkiak eta gozogintza, beste batzuen artean. Herri eta hiri anitzetik etorriko dira beraien produktuak ezagutaraztera, Salamanca, Malaga, Bilbo, Sevilla, Larrabetzu, Palentzia, Asturias, Leon, A Coruña, Gasteiz, Valladolid, Murtzia, Lugo, Bartzelona edo Errioxatik, hain zuzen. Sarrera doanekoa izando da.
Jendaurreko ordutegia da:
10, osteguna: 19.00-23.00
11, ostirala eta 12, larunbata: 11.00-24.00
13, igandea: 11.00-23.00


Zerrenda Osoa