Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

DURANGOKO 1.530 IKASLEEK BIDE-SEGURTASUNERAKO PROGRAMAN PARTE HARTUKO DUTE

Data: 08/04/2008

Durangoko sei ikastetxe ezberdineko 1500 ikasle baino gehiagok aurtengo edizio honetan parte hartuko du, azken hamar urte hauetan zehar garatzen joan den Bide-Segurtasun Programan. Durangoko Udaletxea eta Eusko-Jaurlaritzako Barne sailaren artean, 1998an sinatu zen hitzarmenaren ezkeroztik, bai ikasleen bai beste kolektiboen artean ekimen hau egonkortu egin da. Geletan garatzen diren saio teorikoetaz aparte, Landako Gunean izango diren saio praktiko batzuk ere eskeintzen dira.
Bide-segurtasuna ez da soilik arau eta seinalen ezagutzan mugatu behar baizik eta nahitaezkoa den formakuntza jokaera segurua lortu nahi da. Gazteeek gehienbat, oinezko eta txirrindularien rolak lantzen dituzte Landako Gunean. Bide publikoetan jarrera ohitura seguruak izan ditzaten eta gizabanakoen norbere segurtasun ahalmenak garatu ditzan ikastaroaren helburuak dira. 2008an parte hartzen duten ikastetxeak honako hauek dira: CEP Landako LHI, Sagrado Corazón Ikastetxea, San Antonio–Sta. Rita Ikastetxea, San Jose–Jesuitak Ikastetxea, Kurutziaga ikastola eta IES Fray Juan de Zumarraga.
Istripuak ekiditzeko bilatzen diren helburuak honako hauek dira: gidari eta oinezko gisa arriskuak antzematea; jokabide ohitura seguruak lortzea; eta bide publikoetan norbere buruarentzako segurtasun ahalmenak garatzea. Jakintzen ezagutza eta bide-jarreren aprendizaia adin ezberdinetara egokituta dago:
• Haur-hezkuntza: hiritar-kontzientzia sortu eta sustatu eta izaera sozialeko arauak garatu nahi dira. Era berean jabetza espazialarekin harremanetan dauden ikus, entzun eta psikomotor dohaiak garatu nahi dira. Adin honetako jarduerak erabat lotuta daude jolasarekin.
• Lehen hezkuntza: Haur-hezkuntzan jasotako edukiak eta ohiturak sendotu egiten dira, bide-jokabideak hobetzeko asmoz.
• Bigarren hezkuntza: Txirrindula eta ziklomotorren inguruko gidatzearen ardurari dagokionez sakondu egiten da. Jarrera eta balore zibikoek hartzen dute lehen mailako garrantzia.
Inplikaturiko beste kolektibo batzuk
Programak beste kolektibo batzuetan hedapena izan nahi du. Hirugarren adinerako programa espezifiko bat garatzen da Jubilatuen Udal Egoitzan. Prebentzio izaerarekin ere, anbulategian burutzen diren haurdunaldirako prestakuntza ikastaroen testuinguruan, haurdunaldirako ekintza prebentibo espezifikoak eta haurrentzako erretentzio dispositiboetaz formakuntza eskeintzen da.


Zerrenda Osoa