Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

Txikigune asteburu guztietan Landako Gunean maiatzera arte

Data: 07/03/2008

Durangoko Udalak bigarren urtez jarraian Txikigunea jarri du martxan, Landako Gunean, 3. moduluan. Leku hori asteburu guztietan irekita egongo da martxoan, apirilean eta maiatzean, 17:00etatik 20:00etara, eta sarrera doan izango da.

Jarduera honen helburua umeak elkartzeko, ondo pasatzeko eta aisiarako leku bat eskaintzea da. Bertan, gurasoek seme-alabekin joko-uneak partekatu ahal izango dituzte. Horrela, herriko parke publikoen aldean jolasteko estalitako gune batez gozatzeko aukera ematen da. Martxan jarri diren jokoetan parte hartzeko aholkatutako adina 2 – 5 urte bitartekoa da.


Zerrenda Osoa