Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

17.000 pertsona inguru hurbiltzen dira 3. Aukera Azokara

Data: 14/02/2008

Aparteko arrakasta. Era honetara definitu dezakegu Landako Gunera, 17.000 pertsona inguru hurbiltzea lortu zuen 3. Aukera Azoka, +Dendak eta Durangoko Udal Merkataritza Sailak antolatuta. Antolakuntza pozik azaldu da lortutako emaitzekin, parte hartu zuten dendek 15.000 salmenta burutu baitzituzten.
Azokan, hainbat artikulu topatzeko aukera izan zen, prezio hoberenetan. Merkataritza jarduerako 10 sektore baino gehiagok, beste produktu batzuen artean, oinetakoak, apaingarriak, arropa, lentzeria eta bitxiak jarri zituzten salgai. Sektore hauen artean, dekorazio artikuluak, etxeko artikuluak, automoziozkoak, optikoak eta drogeriazko artikuluak ere topatu ahal izan ziren.
Salmentarako guneaz aparte, Aukera Azokak aldibereko beste ekintza batzuk ere izan ditu, “Txatunga Bembe” batukada taldearen laguntzarekin, “Las Cirkas del Sol” Drag Queen taldearen ikuskisuna bezalakoa, pailaso eta globoflexia ikuskisuna edo kontu kontari saio bat.


Zerrenda Osoa