Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

Nok taldeko gitarrajolea den Raul Gallegori laguntza eskeintzeko antolaturiko bost kontzertuetatik, bi Landako Gunean burutuko dira

Data: 09/05/2006

Durangon eskeiniko diren kontzertuak maiatzaren 12an eta 13an izango dira. Azken egun horretan, Raúl Gallegok eskerrak emateko idatzitako testu bat irakurriko dela iragarri da.
Maiatzaren 12an, Landako Gunean, Soziedad Alkohólika, Gatibu, Kaotiko eta Des-kontrol taldeek parte hartuko dute eta maiatzaren 13an, berriz, Fritanga, Etsaiak, Bebe, Nok(Gusak jotzen duen taldea) eta Skalariak taldeek joko dute. Eskuzabaltasun osoz joko dute eta bertan aterako den dirua , Raúl gallegoren senitartekoei eskeiniko die.
Antolatutako kontzertuetatik aparte, Durangoko kontzertu egunetan, elektrotuna giroa alaitzen egonen dira herriko kaleetatik, eta lau pertsonentzako asteburu bat Arantzako nekazalturismoan pasatzeko aukera izango da, antolaturiko zozketan. Zenbaki saritua maiatzaren 13an Durangon eskeiniko den kontzertuan ezagutaraziko da.
2006ko urtarrilaren 7an, 5.000 lagun bildutako Hatortxu Rockaren zazpigarren kontzertu erraldoia ospatu zen Iruñako Berrioplanoan. Etsaiak taldea jotzen ari zenean, Raúl Gallego eskenatokira irten zen. Segurtasun lanetan aritu ziren bolondresek eskenatokitik atera zuten eta momentu hartean, Gusa taula gainetik erori zen. Ondorioz, zauri larriak jasan zituen eta Nafarroako hospitalera eraman zuten. Mediku txostenaren arabera, tetraplejia zuen. Bere osasun egoerak eskatzen dion errehabilitazio prozesu luze horri aurre egiteko, behar den dirua biltzeko Etsaiak-eko taldekideek eta Hatortxu Rock-eko antolatzaileek bost jaialdi erraldoiak egitea erabaki zituzten Iruñean, Durangon eta Bartzelonan.
Lehenengo kontzertua Iruñako Anaitasuna frontoan ospatu zen pasa den maiatzaren 5ean, Marea,Gertrudis, Betagarri, Txapelpunk eta Gatillazo taldeen eskutik eta antolatzaileen arabera, 2.000 pertsona baino gehiago hurreratu ziren. Oraingo honetan Durangoko Landako Gunean izango dira beste biak eta gainontzekoak, Bartzelonako Nou Barris futbol zelaian, ekainaren 2an eta 3an. Ekainaren 2an, Miseria, CO, Etsaiak,Su Ta gar eta Calima izango dira eta azkenik, ekainaren 3an, Shuga Wuga, Kuraia, Berri Txarrak eta Boikot taldeak.


Zerrenda Osoa