Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak [Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

7.844 bisitari pasatu dira Durangoko Izotz Gunetik

Data: 23/01/2006

Hogeitahamar egunetan zehar Landako Gunean publikoari irekita egon den izotz pistaz, gazteak zein nagusiak gozatu ahal izan dute.

Bilduriko datuak kontutan harturik, izotz pistara hurbilduriko 7.844 jende kopurutik, 5.110 patinatzaileak izan dira, 1.779 bisitariak eta 955 Durangoko ikastxeetako ikasleak izan dira, gehienbat.

Durangoko Izotz Gunera, gabonetako oporretan hurbildu da jendetza gehien, 14 urtetik beherako umeak nagusiki.

Lehen edizio honetako estadistika eta iradokizunak kontutan harturik, gustoko ekimena, hobetzeko modukoa eta errepikatu beharrekoa dela ondorioztatzen da.

LESA eta Durangoko Udala pozik agertzen dira herritarrengandik jasotako erantzunagatik eta Durangoko Izotz Gunearen bigarren edizio bat antolatzeko gogoa adierazten dute.


Zerrenda Osoa