Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak[Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

APIRILEKO FERIA LANDAKO GUNEAN

Data: 24/05/2010

Datorren larunbatean eta igandean, maiatzak 29 eta 30, hurrenez hurren, andaluziar kutsuaz bustiko da Landako Gunea Apirileko Feriaren ospakizunean. Jaialdia maiatzaren 29an, larunbata, hasiko da 12:00etan inaugurazio eta pizketarekin, honi jarraituko diolarik Durangoko Andaluziako Kultura Etxeko Abesbatzaren emanaldia, herri bazkaria eta dantza tailerra, bertan La Sevillanan hasteko aukera nahi duenari emango zaiolarik. Eta egunari amaiera emateko, emanaldiak eta dantzaldia. Igandean, maiatzak 10, soineko flamenkoen erakustaldiarekin hasiko da eguna, eta honetan parte hartzen dutenak, bi pertsonentzako bazkari baten zozketan sartuko dira. Beranduago, abesbatza desberdinen emanaldiak izango dira eta 20:00etan, jaialdiaren itxiera.


Zerrenda osoa

Landako etorbidea, nº 6 - Durango (Bizkaia) - Telefono: 94 603 24 30 - Fax: 94 603 24 31 - info@landakogunea.com