Prentsaurrekoak[Argazki Galeria]
LANDAKO GUNEKO APARKALEKUKO TARIFAK, MERKEAGOAK
Data: 01/02/2010
Web Orria: http://www.landakogunea.com
Landako Guneko aparkalekuak mugikortasun iraunkorra sustatu nahi du eta horretarako eguneko egonaldien prezioak jaitsi ditu. Gainera, eskaintza berri horri esker herriko kaleetan auto gutxiago egongo da. Hori lortzeko, Landako Guneak hiru zerbitzu mota eskaintzen ditu egonaldi motz eta luzeen beharretara egokitzeko eta prezio abantailatsuak eskaintzeko xedez. Zerbitzu berriak honako ordutegietan eskainiko dira: astelehenetik ostiralera 7:30etik 20:30era, eta 8etatik 15etara larunbatetan. Txandatze erregimena, astelehenetik larunbatera, noizean behingo erabiltzaileei zuzenduta dago eta hauek dira aplikatzen diren tarifak: goiz edo arratsalde osoa, 2 euro, egun osoa, 4 euro, eta 0,30 zentimo orduko. Bestetik, asteko txartela (10 euro, BEZa barne) ohikoagoak diren erabiltzaileei zuzenduta dago eta astelehenetik larunbatera aparkaleku bat erreserbatzeko aukera ematen du. Azkenik, hileko txartela (35 euro, BEZa barne) asteko txartelaren zerbitzu berberak eskaintzen ditu baina hileko 30 egunetan. Txartelak aparkalekuan bertan eska daitezke 08:30etik 20:30era (etenik gabeko ordutegia). Argibide gehiago nahi izanez gero, sartu www.landakogunea.com web gunean edo deitu 944668967 telefonora.