Saltar navegación e ir a contenido. Tecla rápida 1

Prentsaurrekoak[Argazki Galeria]

Zerrenda Osoa

INOIZ BAINO NOBEDADE GEHIAGO EUSKAL DISKO ETA LIBURU AZOKAN

Data: 14/12/2009

Durangoko 44. Disko eta Liburu Azokak iraun duen bost egunetan beste urtetan baino ekitaldi gehiago garatu dira. Standetako askotariko eskaintzez gain, aurten bisitariek hainbat hitzaldi eta kontzertuz gozatzeko aukera izan dute Elkartegian, Haur Literatur Aretoan, Aurkezpen aretoan eta Ahotsenean. Aurten nobedadea Ahotsenea ekimena izan da. Bertan, berrogei jarduera baino gehiago antolatu dira, artean, poesia errezitaldiak, liburu aurkezpenak eta zuzeneko kontzertuak. Horrez gain, aurten lehen aldiz pantaila erraldoi bat jarri da Landako Gunearen erdian Azokan gertatzen zen guztia ikusteko. Azoka Telebistak pantaila horretan erreportajeak, berriak eta elkarrizketak eskaini ditu egunero Azokari bizitza eta freskotasuna emanez. Azokan ezarritako 292 standetan 156 parte-hartzaile bildu dira, artean, disko-etxeak, argitaletxeak eta bestelakoak. Egungo testuinguru ekonomikoa 44. Azoka honetan ere antzeman den arren oso giro ona egon da egunero: salmentak bere horretan mantendu dira eta euskarri berriak (adibidez, liburu digitalak) aurkeztu dira. Aurtengo ohorezko gonbidatua Katalan Kultura izan da. Hori ordezkatu duen Ramon Llull institutuak iragarri du hurrengo ediziotan ere parte hartuko duela ohiko lankidetza moduen bitartez: itzulpenak diruz lagunduz eta idazle eta musikari katalanak haien lanak aurkeztera etortzea sustatuz. Gainera, institutuak adierazi duenez,datorren urtean Espay Catalunya erakundeak Gerediaga Elkarteari katalan kultura hedatzen laguntzeagatik saria emango dio.


Zerrenda osoa

Landako etorbidea, nº 6 - Durango (Bizkaia) - Telefono: 94 603 24 30 - Fax: 94 603 24 31 - info@landakogunea.com